Larrotegi 5-7
48280 Lekeitio (Bizkaia)
Tlf: 946243392 Faxa: 946243392
lekehaur@gmail.com

miércoles, 16 de enero de 2013

BADATOZ KARNABALAK!

Kaixo lagunak,

dakizuenez datorren hileko 12-an, martitzena, karnabalak edo haratusteak ospatuko doguz gure haurreskolan, lekittoko eskoliagaz eta herri osuagaz batera.

Lekittoko eskolak, egun honetarako hartutako gaia, musika mota edo estiluak izan da, eta guri COUNTRY musikari buruz mozorrotzearen ideia asko gusta jaku.

Gure kide batek, kalegiran abesteko, testu hau prestatu du, "don´t break my heart" country musika ezagunaz lagunduta juango dana:

Onena da, gure haurreskola
umeak eta hezitzaileak
gurasoen laguntzaz
herritar guztiak
gure ikas komunitatean

Countryak gara, Lekittarrak
amestutako haurreskolan

Countryak gara, Lekitto da
Bizkaiko herririk politena

Animatu gurasoak, zuen umiakin mozorrotzera!

Animatu Lekittarrak, kaleko pasakalian anbientia emoten!

Biba karnabalak Lekitton!!