Larrotegi 5-7
48280 Lekeitio (Bizkaia)
Tlf: 946243392 Faxa: 946243392
lekehaur@gmail.com

miércoles, 13 de enero de 2016

BADATOZ KARNABALAK
(otsailak 9an)

Mozorroak prestatzeko sasoia heldu da.
Aurten  eskolan aukeratu duten gaia "NOMADAK" da. Eta guri ESKIMAL-INUIT egokitu zaigu.


Epel-epel joango gara!!!!

Jakingo duzuen modura herriko desfilean parte hartuko dugu eta ondoren haurreskolan jaitxo bat egingo dugu.
Hemen kantatuko ditugun abesti batzuk:

Gaiari lotuta
Pingui pinguino.....


 Lekitxoko karnabal kantak
 14 Kirriskarro
Paparduak
Antero Txamarrotiaaaaaaaa

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

miércoles, 23 de diciembre de 2015




Lekeitioko Haurreskolak
urte barri oparoa
desio deutsue!!






Atzo giro ederrean ospatu genuen 
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.




Eskerrik asko danori!!

martes, 15 de diciembre de 2015





OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
abenduaren 22an 
etorriko dira haurreskolara.
Etorrera emateko 
Gabonetako kantak 
prestatzen hasita gaude.
Amatxo, aitatxo, amuma, aitxitxa,... zuek ere gurekin batera KANTATZERA!!
Ondoren, hamaiketako ederra egingo dugu.
familiako guztiak gonbidatuta zaudete.
ANIMATU ETA ETORRI!!

Hamen kantak entsaiaten hasteko....
 

 OLENTZERO


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.

Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.

Horra! Horra!

Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela

eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.



MARI DOMINGI 



                              Horra Mari Domingi

                               begira horri.
                           Gurekin nahi duela
belena etorri.
Gurekin nahi baduzu
belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.


Hatoz, hatoz zure bila nenbilen ni
hatoz, hatoz  zure bila nenbilen ni!
Hatoz goazen adora dezagun
Belenen jaio dan
haur eder hori.
 

 


 HORRA HORRA


Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun (bis)



viernes, 4 de diciembre de 2015

Gu ere hemen gaude!!!!!
Haurreskolako txikitxoenak gara!!! 






Gurea gela urdina da!!!!
ZORIONAK MIKEL!!!!!

Ikasturteko lehenengo urtebetetze eguna
 ospatu genuen 
kantuz eta pastela jaten...


 Eskerrik asko Mikel
Un añito, ya puedes empezar 
a contar con los deditos.....

miércoles, 2 de diciembre de 2015

Aitatxo!!! Amatxo!!!!
Motxilak hartu eta lehenengo txangoa egin dogu.
Ea asmatzen dozuen nora joan garen.....


 


Txanoa, txankletak eta toaila behar dira.
Asmatuko zenuten, ezta???








Poz pozik ibili gara 
Plisti-Plasta Plisti-Pla!!!





 












Eta gogoratu hau ez zela izango posible 
zuek barik!!!!
Eskerrik asko laguntzaile guztioi!!!



miércoles, 30 de septiembre de 2015

IKASTURTE BERRIARI
 EKITEKO PREST!!!

Oporrak familia artean eta lagun artean 
igaro ditugu.
Antero datorren urterarte agurtu ondoren
ikasturtea hasteko prest gaude.
Hasieran dena berria izan da,
baina pizkanaka 
lagun, leku eta jolas berrietara 
egokitzen joan gara.

 








Guraso eta hezitzaileen arteko
 konfiantzari esker,
esploratzeko eta esperimentatzeko 
gogoz gaude.












HAU DA GOZAMENA!!!!