Larrotegi 5-7 48280 Lekeitio (Bizkaia) Tlf: 946243392 Faxa: 946243392 lekehaur@gmail.com
miércoles, 23 de diciembre de 2015
Lekeitioko Haurreskolak
urte barri oparoa
desio deutsue!!
Atzo giro ederrean ospatu genuen
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
Eskerrik asko danori!!
martes, 15 de diciembre de 2015
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI abenduaren 22an etorriko dira haurreskolara. Etorrera emateko Gabonetako kantak prestatzen hasita gaude. Amatxo, aitatxo, amuma, aitxitxa,... zuek ere gurekin batera KANTATZERA!! Ondoren, hamaiketako ederra egingo dugu. familiako guztiak gonbidatuta zaudete. ANIMATU ETA ETORRI!!
Hamen kantak entsaiaten hasteko....
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
MARI DOMINGI
Horra Mari Domingi
begira horri.
Gurekin nahi duela
belena etorri.
Gurekin nahi baduzu
belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.
Hatoz, hatoz zure bila nenbilen ni
hatoz, hatozzure bila nenbilen ni!
Hatoz goazen adora dezagun
Belenen jaio dan
haur eder hori.
HORRA HORRA
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun (bis)
viernes, 4 de diciembre de 2015
Gu ere hemen gaude!!!!!
Haurreskolako txikitxoenak gara!!!
Gurea gela urdina da!!!!
ZORIONAK MIKEL!!!!!
Ikasturteko lehenengo urtebetetze eguna ospatu genuen kantuz eta pastela jaten...
Eskerrik asko Mikel Un añito, ya puedes empezar a contar con los deditos.....
miércoles, 2 de diciembre de 2015
Aitatxo!!! Amatxo!!!!
Motxilak hartu eta lehenengo txangoa egin dogu.
Ea asmatzen dozuen nora joan garen.....
Txanoa, txankletak eta toaila behar dira.
Asmatuko zenuten, ezta???
Poz pozik ibili gara
Plisti-Plasta Plisti-Pla!!!
Eta gogoratu hau ez zela izango posible
zuek barik!!!!
Eskerrik asko laguntzaile guztioi!!!
miércoles, 30 de septiembre de 2015
IKASTURTE BERRIARI EKITEKO PREST!!!
Oporrak familia artean eta lagun artean igaro ditugu.
Antero datorren urterarte agurtu ondoren
ikasturtea hasteko prest gaude.
Hasieran dena berria izan da,
baina pizkanaka lagun, leku eta jolas berrietara
egokitzen joan gara.
Guraso eta hezitzaileen arteko konfiantzari esker,
esploratzeko eta esperimentatzeko gogoz gaude.
HAU DA GOZAMENA!!!!
jueves, 9 de julio de 2015
ZORIONAK
EKAINEAN JAIOTAKO GUZTIEI
Zorionak ORTZI!!!
Zorionak AIMAR!!!!!!
Eta Zorionak MAITE eta AITZIBER!!
miércoles, 8 de julio de 2015
Eguzkitan bero bero,
izerditan egunero,
puf, puf,
haurreskolako piszinara noa....
Plisti plasta, plisti pla,
mela mela ta blai blai.....
miércoles, 17 de junio de 2015
Gure txikitxoenak ere
urtetxo bat beteten hasi dira....
ZORIONAK ERIK
ZORIONAK ANDER
jueves, 28 de mayo de 2015
ZENBAT GOZATU GENUEN HAURRESKOLAKO JAIALDIAN!!!!
Eguneroko ekintzekin hasi genuen arratsaldea. Denok batera, gitarraren laguntzaz kantu pilo bat abestu genituen......
Ahhhh, zelako giroa!!!!!
Ondoren haurreskolako gela guztiak ireki eta ZELAKO SORPRESA!!!
Alde batetik bestera jolas eta jolas ibili ondoren, berriz ere erdigunera eta zer egongo bertan????
KOMUNEKO PAPER TUTUAK ESKEGITA, ZERTARAKO!!!!!!
Amaitzeko eta indarrak berritzeko,
KRISTON MERENDOLA izan genuen!!!
ESKERRIK ASKO DANORI LAGUNTZEAGATIK HAU AURRERA ERAMATEN!!!!!