Larrotegi 5-7 48280 Lekeitio (Bizkaia) Tlf: 946243392 Faxa: 946243392 lekehaur@gmail.com
domingo, 24 de marzo de 2013
GURE TXIKITXUAK!!!!
Hile honetan gure jarduera berezia OGI BIRRINDUAgaz jolastea izan da.
OGI BIRRINDUAGAZ BAI GUSTORA !!!!
Zein izango ote da gure hurrengo jarduera??? ADI EGON !!!!!
lunes, 18 de marzo de 2013
PREST KORRIKARAKO?
Badator korrika 18! Kanta ikasten ari gara, dorsalak margotu ditugu, orain luzaketa eta beroketa batzuk egin eta barikuan, martxoak 22, goizeko 10:45ean haurreskolako kanpora irtengo gara gure KORRIKA TXIKI egitera. Animatu zuek ere! zapatilak jantzi eta etorri gurekin batera haurreskolari euskararen aldeko bueltatxo bat ematera.
lunes, 4 de marzo de 2013
Hemen otsailean ospatu ditugun urtebetetzeak!!!
Hemen gure errege-erreginak!!!!!
lunes, 25 de febrero de 2013
KORRIKA BADATOR!
EMAN EUSKARA ELKARRI.
Guk ere haurreskolan elkarri eskua emanda BAGOAZ KORRIKA!
ZUEK ERE UMEARI ESKUA EMANDA
KORRIKA EGITEKO HEMEN AURTENGO KANTA
KORRIKA
KANTA: “BAGOAZ”
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
bagoaz Korrika uo …
guk jaso duguna zuei ematera
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik maite dugu izugarri
Baina gehiagok maita dezakegu
bagoaz korrika uo …
ikastera eta erakustera
bagoaz korrika
Bagoaz korrika
egizu hitz herri zahar
herri berri
bagoaz korrika
eman euskara elkarri
bagoaz korrika
egizu hitz herri zahar
herri berri
bagoaz korrika
eman euskara elkarri
Hartu eta eman euskara
elkarri
Maule, Donibane Garazi, Baiona
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea
Herri guztietan euskara, bai ona!
Hizkuntza baita gure bilgunea
bagoaz korrika uo …
eta elkarri euskara ematera
bagoaz korrika!
jueves, 21 de febrero de 2013
Konkista ez da amaitu hemen haurreskolako "beteranoak" eta "GRAN JEFIAK".
Kaixoooo:
Gaur gure haurreskola, ameriketako Contryek konkistatu dute pañuelo gorriekin eta "Countryak gara" kanta abestuz. Eguraldiari aurre eginez primeran pasatu dugu goiza haurreskolan. ZER GARA? Haurreskolako Country txikitxuenak gara!!!!!